Ba al zenekien Erorketa-faktorea izeneko formula bat badela eta erorikoaren larritasuna kalkulatzeko balio duela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien Erorketa-faktorea izeneko formula bat badela eta erorikoaren larritasuna kalkulatzeko balio duela?

Altuerako lanean prebentzioa oinarrizkoa da istripu larririk ez izateko eta langileen segurtasuna bermatzeko. Arlo horretan, funtsezko kontzeptuetako bat Erorketa-faktorea da. Hori ulertzea nahiz kalkulatzen jakitea ezinbestekoa da altuerako lanetan arriskuak prebenitzearren.

Faktore hori erorketaren altuera librearen eta lotzeko gailuaren luzeraren artean dagoen erlazioak zehazten du; alegia, ainguratze-puntuaren posizioa langileak jarrita duen arnesaren ainguratze-posizioarekin alderatzean ateratzen den neurria da.

Hori kalkulatzeko, erorketaren distantzia erorikoa geldiarazten duen sokaren luzerarekin zatitu behar da. Horretarako, formula hau erabiltzen da: f = h/l. f Erorketa-faktorea da, h erorketaren altuera eta l erorketa geldiarazteko erabilgarri dagoen sokaren luzera.

Erorketa-faktorearen zenbakia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta larriagoa izango da erorketa, eta erorikoaren distantzia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da modu seguruan gelditzeko beharrezkoa den balaztatze-indarra.

Erabiltzaileak jasotzen duen talkaren indarra (F) aldatu egiten da sokaren sekzioaren (S), sokaren elastikotasunaren (E), erabiltzailearen masaren (m) eta erorketa-faktorearen (f) arabera.

Erorketa-faktorearen balio hori 0 eta 2 artekoa da, 0 erorketa-arriskurik gabeko egoera aproposa izanik eta 2 egoerarik txarrena, erorketaren distantzia eskuragarri dagoen sokaren luzeraren bikoitza denean.

Erorketa-faktore altua duen erorketan, sokak energia-kantitate handia hartu behar du erorikoa gelditzeko, eta “malguki” baten moduan jokatu behar du, gelditzeko luzatuz.

Erorketa-faktorea kalkulatzeak langilearen erorketaren inpaktua murrizten ez ezik, segurtasun-ekipoak babesten ere laguntzen du; hots, erorketaren karga jasan behar duten sokak eta ainguratzeak.

Izan ere, prebentzioak esan nahi du ekipamendu egokia izateaz gain, modu eraginkorrean erabiltzen jakin behar dela, arriskuak minimizatu eta lan-ingurune segurua eta osasungarria bermatzeko.

Buletinera harpidetu