Mugikorraren gehiegizko erabilera. Zer-nolako arriskuak ditu osasun fisiko eta mentalerako?

Bizitza seguruak
Mugikorraren gehiegizko erabilera. Zer-nolako arriskuak ditu osasun fisiko eta mentalerako?

Mugikorra gehiegi erabiltzearekin, erabilera-denbora behar bezala kontrolatzen ez dakiten erabiltzaileek arazo serioak izan ditzakete, osasun fisiko zein mentalerako arriskuak eragiten baititu. Adituen arabera, mugikorrarekin denbora gehiegi igarotzeak ondorio negatiboak  izateaz gain, min fisikoak eta lesioak ez ezik, osasun mentaleko arazoak ere eragiten ditu. Jakin nahi duzu zeintzuk diren nagusiak? Hemen kontatuko dizugu.

Mugikorra gehiegi erabiltzearekin, erabilera-denbora behar bezala kontrolatzen ez dakiten erabiltzaileek arazo serioak izan ditzakete, osasun fisiko zein mentalerako arriskuak eragiten baititu. Adituen arabera, mugikorrarekin denbora gehiegi igarotzeak ondorio negatiboak  izateaz gain, min fisikoak eta lesioak ez ezik, osasun mentaleko arazoak ere eragiten ditu. Jakin nahi duzu zeintzuk diren nagusiak? Hemen kontatuko dizugu.

Lehenik eta behin, mugikorra gehiegi erabiltzeak arazo fisikoak eragin ditzake; hala nola, buruko mina, begietako nekea, presioa belarrietan eta begi-globoetan, eskuak eta hatzak gogortzea, lepoko eta bizkarreko mina, gailua erabiltzean luzaroan jarrera txarrean egoteagatik.

Mugikorrari begira etengabe egoteak eta erabiltzeak gainkarga eta tentsio etengabea eragiten du sorbalda eta lepo inguruan. Bizkarrezurreko eremuak ere sufritzen du, eta ahuldu daiteke, mina edo ondoezak eraginez.

Gainera, behartutako jarrerek tentsio-zefalea eragiten dute, baita zorabio-sentsazioa ere, gure buru-mugimenduak errazten dituzten muskuluen uzkurdurarengatik; hots, muskulu subokzipitalak.

Gure eskuko muskulatura ere mindu egiten da telefonoaren teklak sakatzen hainbeste denboran aritu ondoren. Fisioterapeutek diote inurridurak, zurruntasuna eta mina izan daitezkeela hatzetan zein eskuetan, eta arazo horiekin azkenean tendinitisa sor daitekeela. Jarduera fisikorik ez egiteak ere eragina izan dezake kontrol motorrean, eta, horrekin batera, muskulatura eta indarra gal daitezke.

Osasun mentalari dagokionean, azken urteetan egiaztatu dute mugikorra gehiegi erabiltzeak mendekotasuna bezalako arazoak ekar ditzakeela. Mugikorra etengabe erabiltzeak mendekotasuna sortu eta beste jarduera garrantzitsu batzuetan kontzentratzea zaildu dezake. Horrez gain, sare sozialak eta mezularitza-aplikazioak gehiegi erabiltzea negatiboa izan daiteke pertsonen arteko harremanetan, beste pertsona batzuekin aurrez aurre denbora gutxiago igarotzen baita.

Mugikorra gehiegi erabiltzeak ongizate emozionalean ere eragina izan dezake. Askotan, pertsonek sare sozialetan ikusten dituzten bizimoduekin konparatzen dute beren burua, itxuraz perfektuak direnekin, eta horrek gutxiagotasun eta antsietate sentimenduak sor ditzake. Gainera, informazioa eta jakinarazpenak etengabe bonbardatzeak estresa eta lasaitzeko eta deskonektatzeko zailtasunak eragin ditzake.

Erlaxatzeko zailtasun horiek, halaber, loaren kalitatea murrizteaz gain, insomnio-arazoak eragiten dituzte. Eta gauean ondo deskantsatzen ez bada, hurrengo egunean logura, kontzentraziorik eza nahiz suminkortasun handiagoa eta energiarik eza izango dira.

Hortaz, arrisku horiek saihesteko, garrantzitsua da mugikorra erabiltzerakoan mugak ezartzea; esate baterako, eguneroko pantaila-denbora mugatzea, eguneko zenbait unetan jakinarazpenak itzaltzea eta teknologiaren erabileraren eta deskonexio digitalaren artean oreka bilatzea. Hori dela-eta, ongizate fisikoa eta mentala sustatzen duten beste offline jarduera mota batzuk egitea gomendatzen da; hots, ariketa, irakurketa eta lagunekin eta senideekin kalitatezko denboran egotea.

Buletinera harpidetu