Zaindu gorputza Aro Digitalean: Zure egunerokoan lesioak saihesteko tip-ak

Bizitza seguruak
Zaindu gorputza Aro Digitalean: Zure egunerokoan lesioak saihesteko tip-ak

Duela gutxi egindako post batean, gailu mugikorrak gehiegi erabiltzean denbora behar bezala kontrolatzen ez dakiten pertsonei ekar diezazkiekeen osasun arazoak izan genituen hizpide. Izan ere, mugikorrarekin denbora gehiegi pasatzeak ondorio negatiboak ekartzen ditu, eta lesioak eragin ditzake. Gaur aholku praktiko batzuk eman nahi ditugu, mugikorrak erabiltzean batzuetan hartzen diren jarrera behartuekin lotutako lesio horiek saihesten eta prebenitzen laguntzeko.

Duela gutxi egindako post batean, gailu mugikorrak gehiegi erabiltzean denbora behar bezala kontrolatzen ez dakiten pertsonei ekar diezazkiekeen osasun arazoak izan genituen hizpide. Izan ere, mugikorrarekin denbora gehiegi pasatzeak ondorio negatiboak ekartzen ditu, eta lesioak eragin ditzake. Gaur aholku praktiko batzuk eman nahi ditugu, mugikorrak erabiltzean batzuetan hartzen diren jarrera behartuekin lotutako lesio horiek saihesten eta prebenitzen laguntzeko.

Gailu elektronikoak etengabe erabiltzeak, dela lanagatik, dela ikasketa edo entretenimenduen eraginagatik, funtsezko zerbaiti muzin egitera eramaten gaitu sarritan: gure jarrerari. Jarrera neutro bat mantentzea funtsezkoa da gure ongizate orokorrerako, baina horretaz haratago, funtsezkoa da epe luzera gure bizi-kalitateari eragin diezaioketen lesio batzuk prebenitzeko. Hala ere, gogoan izan jarrerarik onena hemen jarraian proposatzen duguna dela beti.

Gailu elektronikoak gaizki erabiltzea eta jarrera desegokiak izatea giharretako eta hezurretako arazoak areagotzea errazten duten faktoreak dira. Arazo horiek, eragozpenak nahiz mina eragiteaz gain, afekzio kroniko ere bihur daitezke. Ondorioz, beharrezkoa da gailu horiek erabiltzean jarrera egokia izaten ikastea.

Jarrera egokia izateko, bizkarra zuzen jarri behar dugu, bizkarraren behealdea ondo bermatuta dagoela ziurtatuz; horregatik, egokiena aulki batean esertzea eta bizkarraren kontra jartzea da. Belaunek aldakekin lerrokatuta egon behar dute, 90 graduko angeluan, eta oinak berriz, lurrean edo oin-euskarri batean erabat bermatuta.  Sorbaldek erlaxatuta egon behar dute eta ez aurrerantz makurtuta.

Horrez gainera, gailua igo eta eutsi begien parean, burua aurrerantz okertzea saihesteko. Mugikorrean idaztean, saiatu bi hatz lodiak erabiltzen esfortzua banatzeko. Denbora luzez jarrera berean egoteak zurruntasuna nahiz giharretako mina eragin ditzake. Beraz, saiatu gailuak erabiliz denbora gehiegi jarraian ez pasatzen.

Etenaldiak egin, altxa zaitez, ibili pixka bat eta luzaketa sinpleak egin bizkarraren behealdean eta hanketan tentsio muskularra murrizteko, horrela, zirkulazioa hobetuko duzu. Horrez gain egokia da lepoarekin zein sorbaldekin biraketa-mugimendu leunak egitea, muskulu-zona hori ez kargatzeko.

Bestalde, gailu elektronikoak denbora luzez erabiltzeak bista neka dezake. Beraz, une batez begiak pantailetatik aldendu eta puntu urrunago batera zuzentzea komeni da, bertan segundo batzuetan mantenduz. Bada aplika daitekeen arau bat, 20-20-20 araua: 20 oineko (6 metro inguru) distantziara dagoen zerbaiti 20 minutuz behin begiratzean datza, eta gutxienez 20 segundoz mantendu behar da bista han.

Gainera, pantailei tinko begiratzeak lehortasuna eragin dezake begietan; beraz, begiak maiz kliskatzea komeni da, begiak lubrifikatuta edukitzeko. Garrantzitsua da, halaber, argiztapen egokia izatea eta pantailako islak saihestea, baita gailu mugikorren distira doitzea ere.

Eta, azkenik, aholku garrantzitsuena: erabilera denbora mugatzea. Horrek arazo fisikorik eta psikologikorik ez izatea bermatzen du. Erabilera arduratsua beharrezkoa da zure osasuna zaintzeko eta lesio fisikoak eta mendekotasun, estres, neke eta antsietate arazoak saihesteko.

Buletinera harpidetu