Kartelen erakusketa – Laneko prebentzioaren eta segurtasunaren artea Europan

Mugarik gabeko segurtasuna
Kartelen erakusketa – Laneko prebentzioaren eta segurtasunaren artea Europan

Gure mugetatik kanpo, kartelen erakusketa iraunkor bat hurbildu nahi dizuegu gaur; hain zuzen ere, Bruselako Europako Institutu Sindikaleko (ETUI) dokumentazio-zentroan bisita daiteke.  Bertan, laneko osasunaren eta segurtasunaren arloan aurrez aurre dauden ikuspegi desberdinak nabarmentzen dira. Prebentzio-kartelen hautaketa oso honek aukera ematen digu laneko arriskuen prebentziorako kanpainen iraganetik gaur egunera arteko bidaia egin ahal izateko.

Erakusketan modu apartan erakusten dira XX. mendean zehar prebentzioko kartelak eta kanpainak sortzerakoan eragina izan duten prebentzio-kulturak, laneko prebentzioak gaur egun arte izandako bilakaera erakustearekin batera.

Gure mugetatik kanpo, kartelen erakusketa iraunkor bat hurbildu nahi dizuegu gaur; hain zuzen ere, Bruselako Europako Institutu Sindikaleko (ETUI) dokumentazio-zentroan bisita daiteke.  Bertan, laneko osasunaren eta segurtasunaren arloan aurrez aurre dauden ikuspegi desberdinak nabarmentzen dira. Prebentzio-kartelen hautaketa oso honek aukera ematen digu laneko arriskuen prebentziorako kanpainen iraganetik gaur egunera arteko bidaia egin ahal izateko.

Tartean, gerren arteko garaiko kartelak ditugu, abangoardia artistiko desberdinen eragina erakusten dutenak (adibidez, Alemaniako espresionismoa), eta fotomuntaia eta abstrakzio geometrikoa sartzen hasten dira, langilearen erantzukizun indibidualean oinarritzen jarraitzen duten mezuak komunikatzeko.

Kartel horietan, langileari zuzenean eskatzen zaio arauak betetzea, makineria eta erremintak behar bezala erabiltzea, zereginak egiterakoan kontuz ibiltzea edo babes-neurriak erabiltzea.

Hirurogeiko hamarkadatik aurrera, prebentzioaren kultura berria garatzen hasi ziren eragile sindikalak, eta, horrela, prebentzio-kartelari aldarrikapen-funtzio bat eman zioten. Kartel sindikal horiek lan-osasunaren beste ikuskera bat izango dute, langileen jokabideen arreta-gunea alde batera utzi eta Europako langileek aurrean dituzten arrisku berriak adierazteko. Gainera, laneko gaixotasunei buruz hitz egiten hasiko dira, aurreko karteletan alde batera utzi ohi zirenak.

Amaitzeko, emakumeak laneko segurtasunaren karteletan zer-nolako egitekoa izan duen aipatuko dugu. Historikoki, kartel gehienetan, emakumeak oso gutxitan irudikatzen dira langile gisa; aitzitik, emazte eta ama moduan agertzen dira, senarrei gogorarazteko kontuz ibili behar dutela eta etxera onik itzuli behar dutela, edota zuhurtziagabekeriak edo babes-baliabideak ez erabiltzeak familietan dituzten inplikazioei buruz hitz egiteko eta aisialdiaz gozatzea galarazten dutela adierazteko.

Buletinera harpidetu