Gaikako monografiak, informazio aipagarri guztia klik bakarrean bilduta

Segurmania
Gaikako monografiak, informazio aipagarri guztia klik bakarrean bilduta

Duela urte batzuetatik laneko prebentzioa eta segurtasuna sustatze aldera egiten aritu garen etengabeko lanean, urrats bat haratago joatea erabaki dugu, gure ustean gai garrantzitsuenak eta aipagarrienak direnen gaineko informazioa hedatzea erraztuko diguten hainbat gaikako monografiko prestatuz.

Gure asmoa da prebentzio eta segurtasun arlotako ezagutzaren online liburutegi bat sortzea, eskura erraza, erabilgarria eta sinplea. Bertan azpimarratuko dugu, kasu, gune konfinatuetako, altuerako, elektrizitate arriskuko, harrapatuta geratzeko arriskuko lanak, etab. bezalako horren gai garrantzitsuen gaineko informazio aipagarriena.

Monografikoek bere online eremu propioa dute eta horietan gai zehatz bakoitzari buruz izan dezakegun material guztia bilduko dugu. Monografikoek barne dituzte informazioa hedatzeko infografiak eta hedagarriak eta horiek hobeto barneratzen lagunduko duen errefortzu bisual bat erantsiko zaie.

Horrela, pertsona interesatuek zuzenean eskuratu ahal dute informazio guztia modu azkar eta zuzenean.

2022an bi monografiko kaleratu genituen. Lehenengo monografiko bat, aldamioen gainean lan egiteari eta altueran erortzeko arriskuari eskainia, Lurzorutik 2 metrora izenekoa eta bigarren monografiko bat, Eremu Konfinatu Traidoreak izenekoa, eremu konfinatuei eskainia.

Iaz beste bi monografiko kaleratu genituen. Bat Komunikatu, zerbait geratzen da eta izenekoa, zeini jarraiki komunikaziorik gabe lan arriskuen prebentzioaren kudeaketa egokirik imajinatzea ezinezkoa izango litzatekeen. Eta harrapaketari buruz ari den bigarren monografiko bat, Harrapa nazazu, ahal baduzu izenekoa.

Aurten ere bi monografiko argitaratuko ditugu. Lehena arrisku elektrikoari eskainia, Off Arrisku Elektrikoari izenburupean, jada argitaratuta dago eta BBEen gaineko bigarrena, ‘Babes nagusia, pixka bat aurrerago argitaratuko dena.

Buletinera harpidetu