Nola jokatu behar dugu arnes batetik zintzilik dagoen biktima bat erreskatatzerakoan?

Segurtasun-ikasgaiak
Nola jokatu behar dugu arnes batetik zintzilik dagoen biktima bat erreskatatzerakoan?

Lehen aipatu dugun moduan, arnesaren sindromeak ondorio hilgarriak izan ditzake baita biktima erreskatatu ondoren ere. Hiltzeko arriskua ez dago pertsona esekita dagoenean bakarrik, gerora ere gerta daiteke-eta. “Erreskatearen heriotza” bezala ezagutzen dena saihesteko, oso garrantzitsua da ahalik eta azkarren erantzutea, baina funtsezkoa da, halaber, erantzuna behar bezala ematen jakitea.

Lehen aipatu dugun moduan, arnesaren sindromeak ondorio hilgarriak izan ditzake baita biktima erreskatatu ondoren ere. Hiltzeko arriskua ez dago pertsona esekita dagoenean bakarrik, gerora ere gerta daiteke-eta. “Erreskatearen heriotza” bezala ezagutzen dena saihesteko, oso garrantzitsua da ahalik eta azkarren erantzutea, baina funtsezkoa da, halaber, erantzuna behar bezala ematen jakitea.

Hori dela-eta, beharrezkoa da langileek erreskate-tekniken gaineko prestakuntza espezifikoa izatea, entrenamendua jasotzea eta, gainera, tarteka nahitaezko simulazioak egitea, etorkizunean gerta daitekeen egoera horri berme handienarekin aurre egin ahal izateko. Horrez gain, larrialdien, erreakzioaren eta erreskatearen plan egoki bat izan behar da aurrez ezarrita, eta plan hori jarraitu behar da.

Lankideek esekita dagoen langilearen egoera ziurtatu ondoren, larrialdietara deitu eta egoeraren berri eman behar da. Jarraian eta ahalik eta lasterren, erreskate bertikaleko maniobrak egin behar dira. Ezinbestekoa da erreskatea egiten duen pertsonak edo pertsonek erreskate bertikalaren maniobrak ezagutzea eta norbera babesteko ekipamenduak hori egin ahal izateko egokiak izatea.

Erreskatearen ondoren, larrialdietako zerbitzuak etortzeko zain gaudela, berehala ospitalera eraman dezaten, oso garrantzitsua da pertsona posizio onean jartzea, hanketan oxigenorik gabe duen odola gorputzeko gainerako zatietara isuri ez dadin eta garuna edo  giltzurrunak bezalako bizi-organoak kalte ez ditzan, baita bihotza taupadarik gabe ez geratzeko ere. Beraz, erreskatatutako pertsona inoiz ez da jarri behar posizio horizontalean, ezta berehala ahoz gorako etzaneran ere (ahoz gora).

Poliki eta pixkanaka berreskuratu ahal izateko posizioa hautatu behar da. Aukerarik seguruena da biktima eskuineko saihetsaren gainean jartzea fetu-posizioan eta horrela uztea harik eta larrialdi-zerbitzuak iritsi arte. Gutxienez 30 edo 40 minutu igaro behar dira pertsonak posizio horizontalagoak berreskuratu ahal izateko.

Biktima berehala zutik jarriko bagenu, bihotzeko eskuineko bentrikuluaren gainkarga akutua gerta liteke, arnesetik zintzilik egon den bitartean beheko gorputz-ataletan pilatutako odolaren fluxu masiboarengatik.

Biktima garraiatzeari dagokionean, arrisku handia sor daitekeenez, soilik osasun-langileek eraman behar dute ibilgailu medikalizatu batean, larrialdi hori artatzeko beharrezkoa den material espezifikoa eta suspertze-tekniketan trebatutako langileak izanik bertan.

Lesio larriak dituela adierazten duten sintomak agertuz gero, Zainketa Intentsiboetako Unitateko ibilgailu batean eramatea gomendatzen da. Garraioa modu seguruan eta ahalik eta azkarren egin behar da.

Biktimak duen arriskua areagotuko ez duen erreskate egoki bat egin ahal izateko, ezinbestekoa da langile guztiek erreskate-prozedurak ezagutzea, jokatzeko modua, babesteko ekipamenduak eta arnesak erabiltzeko modua ezagutzearekin batera, biktima modu seguruan jaitsi ahal izateko, erreskate- eta larrialdi-taldeei jakinarazten zaien bitartean.

Buletinera harpidetu